XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

nere alabak juan.

Eta ba dakit ziur,
zer egingo duan;
Aizia buruan ta
ibilli munduan.

- Agur ama; orain banua, eta nere abarkak eta trapuak erre itzatzu, gogoratziak ere eztit onik egiten da.

- Oraindik berriz ere oiek jazteko premian arki zindezke ba, gaixo ori.

Billetia artzeko denboran esan zion Jose Marik, obe zukeala artzea juan etorrikoa.

- Ez orixe-erantzun zion Joxepiñaxik.

- Lau eguneko epe edo plazua daukazu, emakumea.

- Berdiñ da, urte betekoa ba leuka ere; eztet uste aiñ laster biurtzerik.

Donostira eltzian, asi zan zortzigarren Bulebarraren galdez, eta etzion iñork ematen berririk, baña eraman zuten Bulebarrera.

An zebillen, kondia nun bizi ote zan galdez.

-¿Zeiñ konde?.

- Don Ermijio.

- Baña ezin atera zuan aztarranik.

An azaldu zan kartero bat.

Oni galdetu zioten, baña onek ere etzuan berririk ematen.

Joxepiñaxik atera zuan eskutitza, eta irakurri zuan karteruak; izen edo firma zeukan Remijio Konde , eta esan zuan: - Au ezta oraiñ emen bizi, baña atoz nerekiñ, eta erakutsiko dizut.

Joxepiñaxik esan zuan bere artian.

- Zortzigarren bulebarrian biziko da.